117. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Lizasoaingo Kontzejuaren eta Asiaingo Kontzejuaren eskuordetza onartzea, bizikleta azpiegitura baten proiektua gauzatzeko

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Oltza Zendeako Udalak, 2022ko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki duela onartzea Lizasoaingo Kontzejuak eta Asiaingo Kontzejuak Oltza Zendeako Udalari eginiko eskuordetza, honako inbertsio hau gauzatzeko eskumenaz baliatzekoa: “Bizikleta azpiegitura baten proiektua gauzatzea, Lizasoaingo eta Asiaingo herrien artean, Oltza zendean”.

Eskuordetza hau obraren harrera egintza formalarekin amaituko da, Oltza Zendeako Udalak sustatutako exekuzio proiektua egindakoan.

Obraren harreratik aurrera, azpiegitura kontserbatzeko, mantentzeko eta zaintzeko eskumena Lizasoaingo Kontzejuari eta Asiaingo Kontzejuari dagokie, beren eskumenen esparruan.

Eskuordetutako eskumena gauzatuko da eskuordetzari buruzko erabakian eta horretarako sinaturiko hitzarmenean ezarri bezala. Aditzera ematen da aipatu eskumena betiere ondoko legediari jarraikiz eginen dela: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 30.2 artikulua; Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 7. eta 27. artikuluak; Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 8. artikulua eta hurrengoak, eta 47. artikulua eta hurrengoak.

Oltza zendean, 2022ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2207971