117. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

1196. herri-lurzatiaren okupazioa erlauntzak jartzeko.
Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2022ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du La Cantera alderdian kokatuta dagoen 19. poligonoko 1196. herri-lurzatiaren okupazioa 15 erlauntz jartzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, bizilagunek eta interesdunek azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Cascanten, 2022ko ekainaren 1ean.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2208198