117. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Jarduera sailkaturako lizentziaren eskaera.
Udal igerilekuetako taberna

Bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48.1 artikuluan xedaturikoa (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua), aditzera ematen da udal bulegoetan jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

–Sustatzailea: Caparrosoko Udala.

Jarduera: udal igerilekuetako taberna.

–-Tokia: Príncipe de Viana kalea z.g., 9. poligonoko 86. lurzatia, Caparroso (Nafarroa).

–Legeko sailkapena: 3. eranskineko 15.1 taldea.

Caparroson, 2022ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2208104