117. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Xehetasun-azterketa, Biurrungo 2. poligonoko 96. lurzatian.
Behin betiko onespena

Alkatetzaren 2022ko apirilaren 22ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, Biurrungo 2. poligonoko 96. lurzatirako (San Cristóbal kalea, 10), Javier Flamarique Martinezek sustatua. Haren helburua da lurzatian dagoen eraikina handitzea, etxebizitzako terrazan begiratoki itxi bat eraiki ahal izateko.

Hasierako onespenaren iragarkia argitara eman zen maiatzaren 5eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 27ko prentsan eta Udalaren iragarki-taulan, eta ez denez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsi zen 2022ko ekainaren 3ko osoko bilkuran.

Argitara ematen da, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin.

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.

Biurrun-Olkotzen, 2022ko ekainaren 3an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2208403