117. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Josteta-erabilerako lokala

Marian Ivanov Ashminovek jarduera sailkaturako lizentzia eskatu du, josteta-erabilerako lokal bat ezartzeko Nafarroako Emaileen plazako 4-behean, Berriozarren (18. poligonoa, 824. lurzatia, 9. azpieremua, 19. hiri unitatea).

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta, behar izanez gero, bidezkotzat jotako alegazioak edo oharrak aurkez daitezen, hala betez abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41.1b) artikuluan xedatutakoa (foru lege horren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak).

Espedientea udal idazkaritzan kontsulta daiteke.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Berriozarren, 2022ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2208032