117. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Luis Morondo Musika Eskolako 2022-2023 ikasturterako prezio publikoak. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2022ko martxoaren 31n egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Luis Morondo Musika Eskolako prezio publikoak 2022-23 ikasturterako.

Hasierako onespenaren erabakia 2022ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 11n, bai eta Barañaingo Udalaren ediktu-taulan eta egoitza elektronikoan ere, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epean ez denez aurkeztu alegaziorik, eragozpenik edo oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betiko bihurtu da, eta, beraz, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluarekin bat, erabakiaren testu osoa argitaratzen da:

Argitara ematen da, eta ohartarazten, erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2022ko maiatzaren 27an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

LUIS MORONDO MUSIKA ESKOLAKO PREZIO PUBLIKOAK
2022-2023 IKASTURTERAKO

Erroldatuak

Matrikula, > 7 urte:

475,00 euro

4 eta 5 urtekoak

147,00 euro

6 urte

228,00 euro

Erroldatu gabeak

Matrikula, > 7 urte:

714,00 euro

4 eta 5 urtekoak

268,00 euro

6 urte

414,00 euro

Bakarrik Taldea *

–Konboak

–Big Band

–Akordeoi orkestra

–Abesbatza

–Txistu banda

–Helduen taldea

–Helduen ganbera taldea

141,00 euro

Gazte orkestra

212,00 euro

Gazte banda

282,00 euro

(*) Matrikula hauek zuzendaritzaren baimena beharko dute, eta egiten ahalko dira baldin ikasleak bere instrumentu-espezialitateko maila guztiak amaitu baditu soilik.

Gelen alokairua

2 ordu bitarte egunean

92,00 euro

2 ordutik 3ra bitarte egunean

117,00 euro

3 ordutik 4ra bitarte egunean

156,00 euro

Iragarkiaren kodea: L2207947