117. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia otsailaren 25eko 65/2021 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun diren pertsonei. Ebazpen horren bidez, prozedura hauen deialdia egin zen: zenbait espezialitate eta hizkuntzatan berariazko zerrendak irekitzekoa eta irailaren 29ko 31/2020 Errege Lege-dekretua aplikatuz izangaien zerrendak osatzekoa, aldi baterako kontratazioen bidez Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko irakasle lanpostuak betetzeko.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da María de los Ángeles Caravaca Pérez andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela otsailaren 25eko 65/2021 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, prozedura hauen deialdia egin zen: zenbait espezialitate eta hizkuntzatan berariazko zerrendak irekitzekoa eta irailaren 29ko 31/2020 Errege Lege-dekretua aplikatuz izangaien zerrendak osatzekoa, aldi baterako kontratazioen bidez Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko irakasle lanpostuak betetzeko.

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2022ko ekainaren 2an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2208277