117. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Ordenantza fiskalaren aldaketa. Behin betiko onespena

Arantzako Udaleko Osoko Bilkurak, 2022ko martxoaren 24an egindako bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen eremu publikoan terrazak eta ostalaritzarekin lotutako bertzelako elementuak jartzea arautzen duen ordenantza osatzea, horrela aitzineko ordenantza fiskala aldatu eta tasa eguneratuz.

Espedientea jendaurrean egon zen 30 egunez, 2022ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialen argitaraturik, apirilaren 12an, bai eta Arantzako Udalaren iragarki-taulan ere, eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Beraz, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluarekin, behin betiko onetsi da bide publikoan terrazak eta ostalaritzarekin lotutako bertze elementu batzuk jartzea arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa.

Hori guztia argitaratzen da.

Arantzan, 2022ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

ERANSKINA

ALDIA

ZENBATEKOA m²-ko
(eurotan)

EPEA

Urtekoa eta udakoa

5,00

Hilero

Iragarkiaren kodea: L2208019