117. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Arantzako Udalaren Bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena

Arantzako Udaleko Osoko Bilkurak, 2022ko martxoaren 24an egindako bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Arantzako Udaleko bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea.

Erabaki hori 2022ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 12an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz eta jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko indargabetzen da.

Argitara ematen da, eta ohartarazten, erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Arantzan, 2022ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2207977