117. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Aldaketa Eraikingintza-ordenantzan. Behin betiko onespena

Antzingo Udalak, 2022ko martxoaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eraikingintza-ordenantzaren aldaketa.

Informazioa jendaurrean paratu zen, iragarkia argitaratuta 2022ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 12an, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurreko aldian ez zaio espedienteari inolako alegaziorik aurkeztu. Beraz, eta jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da.

Antzinen, 2022ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Isaac Corres López.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2208108