117. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Aldaketa, Bideen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Antzingo Udalak, 2022ko martxoaren 23an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Bideen udal ordenantzaren aldaketa.

Informazioa jendaurrean paratu zen, iragarkia argitaratuta 2022ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 12an, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurreko aldian ez zaio espedienteari inolako alegaziorik aurkeztu. Beraz, eta jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da.

Antzinen, 2022ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Isaac Corres López.

BIDEEN UDAL ORDENANTZAREN ALDAKETA

Artikulu hauek aldatzen dira: 10.2, 10.3 eta 10.4; hona hemen haien testu berria:

“2. Eraikuntza, itxitura, ihinztagailu, alanbre-hesi eta kartel berriak paratzen direnean, bidearen mugekiko tartea 3 metrokoa izanen da gutxienez.

Eraikin, eraikuntza eta instalazio finko berriak paratzen direnean, hala nola transformazio-zentroak, linea elektrikoak, ureztatze-idoiak eta -etxolak eta antzekoak, bidearen ardatzarekiko tartea 8 metrokoa izanen da gutxienez.

Halako elementuak konpondu eta ordezten direnean, tarte horiek gordetzen ez badituzte, baina jada han bazeuden ordenantza hau indarrean jarri baino lehen, dagoen tartea bere horretan uzten ahalko da, baldin eta ez bada eragozten ibilgailuak iragatea”.

3. Debekatuta dago itxiturak harlangaitzez edo fabrika-obraz egitea, aparteko kasuetan izan ezik, industriako, abeltzaintzako edo arrain-espezieen hazkuntzako ustiategietan erabiltzeko; Udalak baloratuko ditu kasu horiek, osoko bilkuran.

Iragarkiaren kodea: L2208045