117. ALDIZKARIA - 2022ko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1440/2022 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita 160/2022 prozedura arruntean gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa. Errekurtso hori Federación de Asociaciones Obreras Sindicales-Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) sindikatuak aurkeztu zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, koordinazioko operadore laguntzaileen hogei lanposturako oposizio-lehiaketako deialdia dela-eta.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Federación de Asociaciones Obreras Sindicales-Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) sindikatuak, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 26ko 2108/2021 Ebazpenaren aurka aurkeztu zuen gora jotzeko errekurtsoaren ezespenaren aurka (uztailaren 26ko 2108/2021 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko koordinazioko operadore laguntzaileen hogei lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, sala horrek eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Federación de Asociaciones Obreras Sindicales-Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) sindikatuak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa (160/2022 prozedura arrunta) Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura, eta jakinaraztea Federación de Asociaciones Obreras Sindicales-Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) sindikatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko ekainaren 1ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2208307