103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022ko prezio publikoak. Behin betiko onespena

San Isidro Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2022ko otsailaren 16an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Irunberriko San Isidro zahar etxean adinekoendako zerbitzuak emateko 2022rako prezio publikoak.

Hasierako onespenaren erabakia 2022ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 28an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, adinekoendako zerbitzuak emateko 2022rako prezio publikoak behin betiko onetsi dira eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin, maiatzaren 31ko 15/2020 Foru Legeak aldatu baitzuen.

Irunberrin, 2022ko maiatzaren 3an.–Mankomunitateko burua, Mauro Gogorcena Aoiz.

ORDENANTZA, IRUNBERRIKO SAN ISIDRO ZAHAR ETXEAN ADINEKOENDAKO ZERBITZUAK EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA. ERANSKINA

ZERBITZUA

MENDEKOTASUNA

HILEKO TARIFA (euroak)

OHARRAK

Zahar etxea

Mendekotasunik ez dutenak

1.481,00

Zahar etxea

Mendekotasun moderatua dutenak

1.687,00

Zahar etxea

Mendekotasun larria dutenak

2.030,00

Zahar etxea

Mendekotasun handia dutenak

2.030,00

Eguneko egonaldiak (al.-or.)

8 ordu egunean

1.060,00

Kontsultatu idatzoharra

Oharra: zerbitzu guztiak BEZetik salbuetsita daude. Eguneko egonaldien zerbitzuetan ez da garraioa sartzen eta zentroan 8 orduz egon ahalko da.

Iragarkiaren kodea: L2206273