103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Lorea 2 komunitatean, Erreniega parkeko 27, 29, 31 eta 33 zenbakietan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 6an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Lorea 2 komunitatean, Erreniega parkeko 27, 29, 31 eta 33 zenbakietan. LOREA 2 jabeen elkarteak sustatu du, oztopo arkitektonikoak ezabatzeko eta etxebizitzen azalera eraikia handitzeko.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72.1 artikuluan xedatua aplikatuz.

Zizur Nagusian, 2022ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2206910