103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

UE-22 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Valtierrako Udaleko alkate udalburuak, maiatzaren 9ko 202/2022 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea UE-22 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, Valtierrako Udal Planaren 1. sektorean. Valtierrako Udalak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, proiektua behin betiko onetsirik geldituko da.

Valtierran, 2022ko maiatzaren 11n.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2206994