103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Deialdia, helduen euskarazko klaseetarako dirulaguntzak emateko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 626744.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/626744).

–Helburua eta xedea.

Ordenantza honen helburua da euskara ikasten ari diren Eguesibarko herritar helduei dirulaguntzak emateko modua arautzea.

–Eskatzaileen betebeharrak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza hauek betetzen dituztenek eska ditzakete dirulaguntzak:

a) Diruz lagundutako ikastaroaren %80ra joan izanaren ziurtagiria.

b) Eguesibarren erroldatuta egotea. Eguesibarko Udaleko langileek dirulaguntza eskatzen ahalko dute, udalerrian erroldaturik egon ez arren. Negoziazio bidez eskubide hori aitortua badute, bi laguntzetariko bat aukeratu beharko dute.

c) Eguesibarko Udalari betebehar fiskalak ordainduak izatea (Udalak ofizioz egiaztatuko du gorabehera hori eta behar den prozedura erabiliz jasoko du).

d) 16 urtetik gorakoak izatea.

e) Deialdi honetatik kanpo daude administrazio publikoren bateko langileak izanik, euskalduntze plan bereziren batean sartuak dauden Eguesibarko pertsonak.

–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2022ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2207082