103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

Xehetasun-azterketa, 1-154 lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 13ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, Agustín Beorlegui Rodríguezek eta Javier Beorlegui Apesteguíak idatzia eta Enrique Moriones Gonzálezek sustatua. Haren helburua da zenbait alderditan aldatzea 1-154 lurzatia, egiteko familia bakarreko etxebizitza bat, solairu bakarrekoa, eta etorkizuneko eraikin hori kokatzeko lurzatiaren iparraldeko muturrean.

Espedientea ikusgai dago udal Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten epe horretan.

Ukarren, 2022ko maiatzaren 13an.–Alkate udalburua, Carlos Lecumberri Erro.

Iragarkiaren kodea: L2207055