103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

Indargabetzea Bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.
Hasierako onespena

Tulebrasko Udalak, 2022ko apirilaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, behin betiko indargabetuta geldituko da Bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza, eta jarraian Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da aipatu inguruabarra.

Tulebrasen, 2022ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Andrés Planillo Torres.

Iragarkiaren kodea: L2206286