103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Enkante publikoa, 1. poligonoko 71. lurzatia besterentzeko

Torres del Rioko Udalak, 2022ko maiatzaren 9an egin bilkuran, besteak beste, erabaki zuen onestea klausula ekonomiko-administratiboen agiri bat, arautuko duena enkante publikoaren bidez besterentzea Torres del Rioko Udalaren jabetzako lurzati hau:

Lurzatia: katastroko 1. poligonoko 71. lurzatia.

Helbidea: Kale Berria 5 - Torres del Río.

Azalera: 173,48 m².

Hasierako prezioa: 50.000 euro.

Enkante mota: gutun-azal itxien bidezkoa.

Proposamenak aurkezteko epea: iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 15 egun baliodunen barnean.

Hautatzeko irizpidea: prezioa.

Erremateak: sesta emateko aukera.

Enkantea egiteko eguna eta ordua: abuztuaren 4an eginen da, 12:00etan.

Besterentzearen administrazio baldintzen agiria kontsultatzen ahalko da Torres del Rioko Udalaren Idazkaritzan, jendearentzako ordutegian (astelehenetan, 09:00-14:00; eta ostegunetan, 08:00-13:00), edo eskaera eginez helbide honetan: ayuntamiento@torresdelrio.es.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Torres del Rion, 2022ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L2207010