103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua. Jendaurrean jartzea

Metautengo Udalak, 2022ko apirilaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen jendaurrean jartzea Metautengo udalerriko balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin.

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren berrikuspen-proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, www.metauten.es web-orrian eta Udalaren iragarki-taulan, aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak.

Metautenen, 2022ko maiatzaren 2an.–Alkate udalburua, Oihana Beraza Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2206243