103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 1145., 1146., 2773.-2780., 2782., 2783. eta 2785.-2788. lurzatietan. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, egun honetako ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi du xehetasun-azterketa bat, determinazio estetikoak ezartzen dituena honako eremu honetako etxe-sailerako: UE-13 unitatea, 5. poligonoko 1145., 1146., 2773.-2780., 2782., 2783. eta 2785.-2788. lurzatiak. Equipamientos Toymar SLk sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Mendabian, 2022ko maiatzaren 13an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2207063