103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Mugikortasunaren eta trafikoaren ordenantza orokorra, Ibilgailuak espaloietan eta bide publikoan (pasabideak) sartu eta irteteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala eta Ibilgailuak bide publikotik kendu eta ondoren gordetzeko eta ibilgetzeko zerbitzuaren eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2022ko apirilaren 28an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasierako onespena ematea ondoko ordenantza hauei:

Larragako Udalean mugikortasuna eta trafikoa arautzen dituen ordenantza orokorra.

36. ordenantza fiskala, ibilgailuak espaloietan eta bide publikoan (pasabideak) sartu eta irteteko tasak arautzen dituena.

37. ordenantza fiskala, ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondoren gordetzeko eta ibilgetzeko zerbitzua emateko eskubideak eta tasak arautzen dituena.

Espedienteak jendaurrean egonen dira 30 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek azter dezaten eta, nahi badute, egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Lehen aipaturiko epea iragandakoan, inork alegaziorik aurkeztu ez badu, ordenantzak behin betiko onetsitzat joko dira, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Horrez gain, ordenantzen testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Larragan, 2022ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2206301