103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Hirigintzako jarduketak izapidetzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren interpretazioa. Hasierako onespena

Irurtzungo Udalbatzak, 2022ko apirilaren 5ean egindako Osoko Bilkuran, hasierako onespena eman zion hirigintzako jarduketak izapidetzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren interpretazioari.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. eta 327. artikuluetan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzaren interpretazioa behin betiko onetsi eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Irurtzunen, 2022ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Iragarkiaren kodea: L2207011