103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Getze Galarko 4. poligonoko 9. lurzatian, eta hirigintza-hitzarmena, dirutan emateko plan bereziak ekarritako obligazioak. Hasierako onespena

Galarko Udalak, 2022ko maiatzaren 5ean egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, Getze Galarko 4. poligonoko 9. lurzatian, eta hirigintza-hitzarmen bat, dirutan emateko plan bereziak ekarritako obligazioak.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, jarraikiz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. eta 72. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Getze Galarren, 2022ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2207015