103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Xehetasun-azterketa, Eugiko 33. poligonoko 130. lurzatian. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 13ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi du xehetasun-azterketa bat Eugiko 33. poligonoko 130. lurzatian, Enrique Armendáriz Martínek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta alegazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru-Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten alegaziorik, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Esteribarren, 2022ko maiatzaren 16an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2207107