103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Epatze-deia, 22/00572 gora jotzeko errekurtsoan, 3. poligonoko 39. eta 140. lurzatiak banantzeko eskaera ukatzeari buruz

Esther Borao Sierrak 22/00572 gora jotzeko errekurtsoa jarri du, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, Cortesko Udaleko Alkatetzak 2022ko otsailaren 8an eman ebazpen baten aurka, zeinaren bidez ezesten baitzen jarritako berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzak berak 2021eko urriaren 22an emaniko ebazpen baten aurka; ebazpen horrek, hain zuzen, ukatu egin zuen Cortesko 3. poligonoko 39. eta 140. lurzatiak banantzeko eskaera.

Horregatik, interesdunak epatzen dira, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Cortesen, 2022ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L2207098