103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

14. lokalaren salmenta, Mutiloako 2. poligonoko 1987. lurzatian (10. azpieremuko 11. hiri-unitatea eta 11. azpieremuko 16. hiri-unitatea), Irulegiko Gazteluaren plazan

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 12an egin bilkuran, erabaki zuen gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoan salgai jartzea 14. lokala, Mutiloako 2. poligonoko 1987. lurzatian (10. azpieremuko 11. hiri-unitatea eta 11. azpieremuko 16. hiri-unitatea), Irulegiko Gazteluaren plazan.

Hasierako prezioa: 181.025,00 euro.

Proposamenak Arangurengo Udalaren erregistroan aurkeztuko dira (Mutiloa plaza, z.g. Mutiloa), ekainaren 30eko 14:00ak baino lehen.

Baldintza-agiria Udalaren bulegoetan dago (Mutiloa plaza, z.g. Mutiloa), nahi duenaren eskura.

Mutiloan, 2022ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2207080