103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

1. poligonoko 699. lurzatiaren kalifikazio juridikoaren aldaketa. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, 2022ko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, gehiengo osoarekin, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste. Honela dio xedapen zatian:

1. Hasiera batez aldatzea 1. poligonoko 699. katastro-lurzatiaren kalifikazio juridikoa (jabari publikoko ondasuna), desafektatzeko eta ondare-ondasunaren kalifikazioa emateko. Xedea da lurzati horretako 49,39 m² trukatzea María Mar Fernández Aldunateren jabetzako 1. poligonoko 1153. lurzatiarekin, osasun kontsultategiaren aurrean aparkalekua egin ahal izateko.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hilabeteko epean, Udalaren iragarki-taulan jarrita eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, egoki juzgatzen diren oharrak aurkez daitezen.

3. Jendaurrean dagoen bitartean inork oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da ondasunaren kalifikazio juridikoa aldatu eta ondare-ondasun bilakatzea.

Oibarren, 2022ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2206831