103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Aldaketa egituratzailea Udal Planean (124.b) eta 133.c) artikuluak). Hasierako onespena

Aberingo Udalak, 2022ko martxoaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

2021eko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zen prozedura hastea Aberingo Barrutiko Hirigintza-antolamenduko Udal Planean aldaketa egituratzailea egiteko, 124.b) eta 133.c) artikuluak aldatuz.

Jaso da Luis M. Sanzol Roncales arkitektoak sinaturiko aldaketa proiektua, 2022ko urtarrilekoa.

Udalak osoko bilkuran, aho batez, honako hau erabaki du:

–Hasiera batez onestea Aberingo Udal Planean aldaketa egituratzailea egiteko espedientea.

–Hasiera batez onestea aipaturiko proiektu teknikoa, eta hura igortzea Nafarroako Gobernura, aldaketa izapidetzeko.

Aberinen, 2022ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Francisco Javier Fernández Velasco.

Iragarkiaren kodea: L2207099