103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

HEGO NAFARROA KIROL MANKOMUNITATEA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Mankomunitateko buruaren maiatzaren 20ko 2022/02 Ebazpenaren bidez, onetsi dela Hego Nafarroa Kirol Mankomunitatearen 2022. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehena.–Onestea Hego Nafarroa Kirol Mankomunitatearen 2022rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hau barne hartuta, eta kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea):

1.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: kirol koordinatzailea, 1 zenbakia duena plantilla organikoan. B maila. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa. (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea mankomunitate honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Erabaki honen berri ematea lan publikoaren eskaintzako lanpostuan egun diharduen aldi baterako lan-kontratudunari, behar diren ondorioetarako.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo;

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ablitasen, 2022ko maiatzaren 20an.–Mankomunitateko burua, Enrique Litago Tabuenca.

Iragarkiaren kodea: L2207529