103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRURTZUN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Mankomunitateko buruaren maiatzaren 19ko ebazpenaren bidez, onetsi dela Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen 2022. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehena.–Onestea Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen 2022rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek barne hartuta, eta kontuan hartuta aurreikusten dena abenduaren 28ko 20/2021 Legean (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan):

1. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: gizarte-langilea. Maila: B. Lanaldia: %100; Programak: harrera eta orientabide sozialerako programa, enplegu sozial babestua, gizarteratzeko programa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, C1 maila. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: gizarte-hezitzailea. Maila: B. Lanaldia: %100; Programak: Gizarteratzeko programa eta enplegu sozial babestua. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, C1 maila. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

3. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: gizarte-hezitzailea. Maila: B. Lanaldia: %50; Programak: haur eta familientzako laguntza programa. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, C1 maila. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

4. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: familia-langilea. Maila: D. Lanaldia: %100. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, B2 maila. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

5. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bi (2). Lanpostua: familia-langilea. Maila: D. Lanaldia: %50. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea nahitaezkoa, B2 maila. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Erabaki honen berri ematea lan publikoaren eskaintzako lanpostuetan diharduten aldi baterako lan-kontratudunei edo administrazio-kontratudunei, behar diren ondorioetarako.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Arakilen, 2022ko maiatzaren 19an.–Mankomunitateko burua, Eduardo Murugarren Francés.

Iragarkiaren kodea: L2207507