103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

306/2022 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten eta argitaratzen baita Nafarroako zenbait toki erakundetan kontu-hartzaileen 10 lanpostu (A mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda. Horrekin batera, Langileria Batzordeak hautaturiko epaimahaikideak izendatzen dira, eta proba egiteko eguna, ordua eta tokia ezartzen.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak otsailaren 24an emandako 81/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi da Nafarroako zenbait toki erakundetan kontu-hartzaileen 10 lanpostu (A mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio bidez betetzeko. Ebazpen hori 2022ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, martxoaren 15ekoan.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak apirilaren 19an emandako 234/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako zenbait toki erakundetan kontu-hartzaileen 10 lanpostu (A mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi da. Ebazpen hori 2022ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 3koan.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, bidezkoa da deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea. Era berean, Langileria Batzordeak hautaturiko epaimahaikideak izendatzen dira.

Azkenik, bidezko da oposizioko proba egiteko eguna, ordua eta tokia ezartzea.

Horregatik, eskuordetu dizkidaten ahalmenak erabiliz, zehazki, Lurralde Kohesiorako kontseilariaren uztailaren 1eko 35/2020 Foru Aginduaren bidez (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritako zenbait eskumen Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiari eskuordetzen dizkiona) eta urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren bidez (Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena) emandakoak,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Nafarroako zenbait toki erakundetan kontu-hartzaileen 10 lanpostu (A mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, eranskin gisa ageri dena.

2. Langileria Batzordeak hautaturiko pertsonak epaimahaikide izendatzea, honako hauek:

–Epaimahaikidea: Juan José Senosiain Oreste.

Ordezkoa: Cesar Valencia Guembe.

3. Adieraztea zein egun, ordu eta tokitan eginen den gora egiteko proba:

2022ko maiatzaren 31n, asteartea, 10:30ean, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan (Navarreria kalea 39, 31001 Iruña).

Probetarako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu behar dute.

Oposiziotik baztertuko dira azterketara agertzen ez direnak edo aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak.

4. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin.

5. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 18an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

ERANSKINA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

–Onartuak:

AICUA ADRIAN, ANA JOSE

ALVAREZ PAEZ, ABEL

ESCRIBANO ITURRALDE, SONIA

IZCUE ISTÚRIZ MARIA CARMEN

GAINZA ORDOQUI, JOSE MARIA

GARCIA LERÁNOZ, ELISA

GROCIN GARJÓN, BEATRIZ

OYARZABAL ZUBIETA, MARÍA DOLORES

ROMANO BLASCO, JOSE LUIS

URDANGARIN ZURUTUZA, IÑIGO

–Baztertuak:

TEJERO VIJUESCA, ANA PILAR

  • B mailako funtzionarioa ez izateagatik Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiari barne igoerako deialdi honen kudeaketa esleitu dioten udaletako batean.
  • Nafarroako toki erakundeetan B taldeko kontu-hartzaile lanpostu bat betetzeko izendatua ez izateagatik.

Iragarkiaren kodea: F2207327