103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BASABURUKO ETA IMOZKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Akats zuzenketa 2022rako lan publikoaren eskaintzan

Maiatzaren 19ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Basaburuko Udaleko 2022ko lan publikoaren eskaintza, eta ikusirik akatsa izan dela argitalpenean, bidezkoa da honako akats zuzenketa hau argitaratzea:

Honela dioen lekuan:

–Administrari laguntzailearen lanpostu bat, D mailakoa, osagarriak: %15 (mailakoa) eta %1,38 (lanpostuko osagarria), hizkuntza eskakizuna: C1/EGA edo baliokidea. Lan-kontratudun finkoa.

Lanpostu hori oposizio-lehiaketa bidez beteko da.

Honako hau behar du:

Administrari laguntzailearen lanpostu bat, D mailakoa, osagarriak: %15 (mailakoa) eta %1,38 (lanpostuko osagarria), hizkuntza eskakizuna: C1/EGA edo baliokidea. Lan-kontratudun finkoa.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Basaburuan, 2022ko maiatzaren 20an.–Lehendakaria, Esther Lacasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L2207515