103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Mankomunitateko buruaren 2022ko maiatzaren 20ko Ebazpenaren bidez, onetsi da 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen lanpostuak:

–Administrari laguntzailearen lanpostu bat. Plaza: 1.2. Lanaldia: osoa. Maila: D. Lan-kontratudun finkoa. Hizkuntza-eskakizuna: nahitaezkoa euskarako C1. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Txanda irekia. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

–Familia-langileen 3 lanpostu. Lanpostuak: 1.3, 1.4 eta 1.8. Lanaldia: osoa. Maila: D. Bi lanpostu funtzionarioen araubidekoak, eta beste bat lan-kontratudun finkoa. Hizkuntza-eskakizuna: nahitaezkoa euskararen B1 maila. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Txanda irekia. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

–Gizarte-hezitzaileen 2 lanpostu. Lanpostuak: 1.6 eta 1.10. Lanaldia: osoa. Maila: B. Lan-kontratudun finkoa. Hizkuntza-eskakizuna: nahitaezkoa euskarako C1. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Txanda irekia. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

–Gizarte-langileen 3 lanpostu. Lanpostuak: 1.7, 1.11 eta 1.12. Bi lanaldi osoan, eta bat partzialean. Maila: B. Lan-kontratudun finkoa. Hizkuntza-eskakizuna: nahitaezkoa euskarako C1. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Txanda irekia. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

–Psikologoaren lanpostu bat. Plaza: 1.9. Lanaldia: partziala. Maila: A. Lan-kontratudun finkoa. Hizkuntza-eskakizuna: nahitaezkoa euskarako C1. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Txanda irekia. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

–Garbiketako peoiaren lanpostu bat. Plaza: 1.13. Lanaldia: partziala. Maila: E. Lan-kontratudun finkoa. Hizkuntza-eskakizuna: nahitaezkoa euskararen B1 maila. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Txanda irekia. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

Altsasun, 2022ko maiatzaren 20an.–Mankomunitateko burua, Francisco Javier Paz Miño.

Iragarkiaren kodea: L2207500