103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Lan publikoaren eskaintza partziala, abenduaren 28ko 20/2021 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko)

2022ko lan publikoaren eskaintza partziala (2), abenduaren 28ko 20/2021 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko). Onespena.

Zizur Nagusiko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 20ko bilkuran, onetsi zuen 2022rako lan publikoaren eskaintza partziala (2), abenduaren 28ko 20/2021 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari dagokiona (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko), honela:

ERABAKITZEN DA:

1. Onestea Zizur Nagusiko Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza partziala (2), barne hartzen dituena 2022ko aldi baterako langileak egonkortzeko tasari dagozkion lanpostu guztiak; egonkortze-tasa hori ezartzen du abenduaren 28ko 20/2021 Legeak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoak.

2. Hauek dira lanpostuen xehetasunak:

1.–Kultura-Euskara Alorra: liburutegiko arduradunaren lanpostu huts bat, funtzionarioen araubide juridikoarekin, C mailakoa, plantilla organikoan 33003 zenbakia duena, euskararen B2 hizkuntza-eskakizunarekin, lanaldi osoan aritzeko. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2022ko bukaera-2024ko bukaera.

2.–Gizarte Zerbitzuen Alorra: gizarte-langilearen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubide juridikoarekin, B mailakoa, plantilla organikoan 25002 zenbakia duena lanaldi osoan aritzeko. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2022ko bukaera-2024ko bukaera.

3.–Gizarte Zerbitzuen Alorra: familia-langilearen hiru lanpostu huts, lan-kontratudunen araubide juridikoarekin, D mailakoak, plantilla organikoan 45102 (euskararen B2 hizkuntz-eskakizuna), 45103 eta 45107 zenbakiak dituztenak, lanaldi partzialean aritzeko. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2022ko bukaera-2024ko bukaera.

4.–Hirigintzako Zerbitzuen Alorra: obretako ofizial-ehorzlearen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubide juridikoarekin, C mailakoa, plantilla organikoan 36001 zenbakia duena, lanaldi osoan aritzeko. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2022ko bukaera-2024ko bukaera.

5.–Hirigintzako Zerbitzuen Alorra: obretako ofizialaren lanpostu huts bat, funtzionarioen araubide juridikoarekin, D mailakoa, plantilla organikoan 46003 zenbakia duena, lanaldi osoan aritzeko. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2022ko bukaera-2024ko bukaera.

6.–Hirigintzako Zerbitzuen Alorra: obretako beharginaren lanpostu huts bat, funtzionarioen araubide juridikoarekin, D mailakoa, plantilla organikoan 46007 zenbakia duena, euskararen B2 hizkuntza-eskakizunarekin, lanaldi osoan aritzeko. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2022ko bukaera-2024ko bukaera.

7.–Hirigintzako Zerbitzuen Alorra: lorezaintzako beharginaren bi lanpostu huts, funtzionarioen araubide juridikoarekin, D mailakoak, plantilla organikoan 46103 eta 46107 zenbakiak dituztenak, lanaldi osoan aritzeko. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2022ko bukaera-2024ko bukaera.

8.–Hirigintzako Zerbitzuen Alorra: atezainaren bi lanpostu huts, funtzionarioen araubide juridikoarekin, D mailakoak, plantilla organikoan 48002 eta 48006 zenbakiak dituztenak, euskararen B2 hizkuntza-eskakizunarekin, lanaldi osoan aritzeko. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2022ko bukaera-2024ko bukaera.

9.–Berdintasun Alorra: berdintasunerako agentearen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubide juridikoarekin, B mailakoa, plantilla organikoan 29000 zenbakia duena, lanaldi osoan aritzeko. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2022ko bukaera-2024ko bukaera.

10.–Berdintasun Alorra: berdintasuneko administrari laguntzailearen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubide juridikoarekin, D mailakoa, plantilla organikoan 49001 zenbakia duena, euskararen B2 hizkuntza-eskakizunarekin, lanaldi osoan aritzeko. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2022ko bukaera-2024ko bukaera.

11.–Gizarte Zerbitzuen Alorra: gizarte-hezitzailearen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubide juridikoarekin, B mailakoa, plantilla organikoan 25302 zenbakia duena, lanaldi osoan aritzeko. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 8. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2022ko bukaera-2024ko bukaera.

12.–Kirol Alorra: kirol koordinatzailearen lanpostu huts bat, funtzionarioen araubide juridikoarekin, B mailakoa, plantillan 14001 zenbakia duena, euskararen C1 hizkuntza-eskakizunarekin, lanaldi osoan aritzeko. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2022ko bukaera-2024ko bukaera.

13.–Hirigintzako Zerbitzuen Alorra: obretako beharginaren lanpostu huts bat, funtzionarioen araubide juridikoarekin, D mailakoa, plantillan 46005 zenbakia duena, lanaldi osoan aritzeko. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2022ko bukaera-2024ko bukaera.

14.–Hirigintzako Zerbitzuen Alorra: lorezaintzako beharginaren lanpostu bat, funtzionarioen araubide juridikoarekin, D mailakoa, plantillan 46104 zenbakia duena, lanaldi osoan aritzeko. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2022ko bukaera-2024ko bukaera.

15.–Gizarte Zerbitzuen/Hirigintzako Zerbitzuen Alorra: plantillan sartu beharreko enplegu sozial babestuko monitorearen lanpostu huts bat, plantillan sartu beharrekoa, funtzionarioen araubide juridikoarekin, D mailakoa, lanaldi osoan aritzeko. Plantillan dagokion zenbakia izanen du. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 8. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2022ko bukaera-2024ko bukaera.

3. Onetsitako lan publikoaren eskaintza argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

4. Erabakia jakinaraztea egonkortuko diren lanpostuetan diharduten udal langileei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ezen, administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:

1.–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, organo honi zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

2.–Aukerako gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean, bat etorriz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez zati batean garatu zen, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakien aurkaratzeari dagokion arloan, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

3.–Edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluarekin (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).

Gainera, Zizur Nagusiko Musika Eskolako Patronatuak, 2022ko maiatzaren 20an egin bilkuran, 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi du, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea). Hona hemen lanpostuak:

–Perkusio irakaslearen lanpostu 1, lan-kontratudun finkoen araubide juridikoarekin, lanaldi partzialean aritzeko. Sarbidea: Lehiaketa (22/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2022ko bukaera-2024ko bukaera.

–Administrari-ofizialaren eta atezainaren lanpostu 1, lan-kontratudun finkoen araubide juridikoarekin, lanaldi osoan aritzeko. Sarbidea: Lehiaketa (22/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2022ko bukaera-2024ko bukaera.

Zizur Nagusiko Musika Eskolako Patronatuak onetsi du argitaratzea onetsitako lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta erabakia jakinaraztea egonkortuko diren lanpostuetan diharduten langileei. Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Zizur Nagusian, 2022ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2207489