103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALESBES

2022rako lan publikoaren eskaintza

Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 20ko 2022-0214 Ebazpenaren bitartez, onetsi da 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen lanpostuak:

1.–Alesbesko Udalean:

–Administrari-ofizialaren lanpostu 1, lan-araubidekoa, C mailakoa.

–Uren zerbitzuko ofizialaren lanpostu 1, lan-araubidekoa, C mailakoa.

–Brigadako arduradunaren lanpostu 1, lan-araubidekoa, C mailakoa.

–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu 1, lan-araubidekoa, D mailakoa.

Lanpostuak beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

–Landazainaren lanpostu 1, lan-araubidekoa, D mailakoa.

Lanpostua oposizio-lehiaketa bidez beteko da.

2.–Virgel del Portal Zahar Etxea erakunde autonomoan:

–Administrazio/zuzendaritzako lanpostu 1, lan-araubidekoa, B mailakoa.

–Zaintzaile laguntzailearen 11 lanpostu, lan-araubidekoak, D mailakoak.

–Garbitzailearen lanpostu 1, lan-araubidekoa, E mailakoa.

Lanpostuak beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

–Erizainaren lanpostu 1, lan-araubidekoa, B mailakoa.

Lanpostua oposizio-lehiaketa bidez beteko da.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Alesbesen, 2022ko maiatzaren 20an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2207520