103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MENDABIA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 20ko ebazpen baten bidez, onetsi dela Mendabiako Udalaren 2022. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehena.–Onestea Mendabiako Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek barne hartuta, eta kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea):

1.–Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: administrari laguntzailea. D maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2.–Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: administrari-ofiziala. C maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

3.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: kirol eta kultura koordinatzailea. B maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

4.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: makineriaren gidaria. D maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen zortzigarren xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aldez aurreko urrats gisa, gero lanpostu huts horiek betetzeko hautapen prozeduren deialdiak egiteko.

Hirugarrena.–Erabaki honen berri ematea lan publikoaren eskaintzako lanpostuetan egun diharduten lan-kontratudun edo administrazio-kontratudun langileei, behar diren ondorioetarako.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo;

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Mendabian, 2022ko maiatzaren 20an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2207516