103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LESAKA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 20ko 216/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi dela Lesakako Udalaren 2022. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

1.–Onestea Lesakako Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek barne hartuta, eta kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea):

Udala

1.–Izaera: funtzionarioak.

–Lanpostu kopurua: bi (2). Lanpostua: administrari-ofiziala. C maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, C1 maila, ahoz eta idatziz. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: zerbitzu anitzetako ofiziala (basozaina). Maila: C.

Hizkuntza-eskakizuna: euskara, B2 maila ahoz / B1 idatziz. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: ikastetxe publikoko eskolazaina. D maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, B2 maila ahoz / B1 idatziz. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2.–Izaera: lan-kontratudun finkoak.

–Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: dinamizatzaile turistiko-kulturala. B maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, C1 maila, ahoz eta idatziz. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Andra Mari Zahar Etxea erakunde autonomoa

1.–Izaera: lan-kontratudun finkoak.

–Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: sukaldaria, lanaldi osoan. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, B2 maila ahoz eta B1 idatziz. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: sukaldaria, lanaldi partzialean (%60). Hizkuntza-eskakizuna: euskara, B2 maila ahoz eta B1 idatziz. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Lanpostu kopurua: sei (6). Lanpostua: gerokultorea, lanaldi osoan. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, B2 maila ahoz eta B1 idatziz. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Lanpostu kopurua: zortzi (8). Lanpostua: gerokultorea, lanaldi partzialean (%75). Hizkuntza-eskakizuna: euskara, B2 maila ahoz eta B1 idatziz. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Oilartegi SL sozietate publikoa

1.–Izaera: lan-kontratudun finkoak.

–Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: gerokultorea, lanaldi osoan. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, C1 maila, ahoz eta idatziz. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: kirol teknikaria, lanaldi partzialean (%53,33). Hizkuntza-eskakizuna: euskara, C1 maila, ahoz eta idatziz. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: kirol teknikaria, lanaldi partzialean (%29,33). Hizkuntza-eskakizuna: euskara, C1 maila, ahoz eta idatziz. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: kirol teknikaria, lanaldi partzialean (%89,33). Hizkuntza-eskakizuna: euskara, C1 maila, ahoz eta idatziz. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: kirol teknikaria, lanaldi partzialean (%2,67). Hizkuntza-eskakizuna: euskara, C1 maila, ahoz eta idatziz. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: soroslea, lanaldi partzialean (%93,33). Hizkuntza-eskakizuna: euskara, C1 maila ahoz eta B2 idatziz. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: soroslea, lanaldi partzialean (%42,66). Hizkuntza-eskakizuna: euskara, C1 maila ahoz eta B2 idatziz. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: jendearendako arreta, lanaldi osoan. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, C1 maila, ahoz eta idatziz. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: mantentze-lanetako eta garbiketako ofiziala, lanaldi osoan. Hizkuntza-eskakizuna: euskara, C1 maila, ahoz eta idatziz. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: jendearendako arreta, lanaldi partzialean (%53,33). Hizkuntza-eskakizuna: euskara, C1 maila, ahoz eta idatziz. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: jendearendako arreta, mantentze-lanak eta garbiketa instalazioetan, lanaldi partzialean (%86,67). Hizkuntza-eskakizuna: euskara, C1 maila, ahoz eta idatziz. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

3.–Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintzak ukitutako lanpostuetan diharduten Udaleko, Andra Mari Zahar Etxeko eta Oilartegi SL sozietate publikoko aldi baterako langileei.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lesakan, 2022ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2207521