103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LARRAUN

2022rako lan publikoaren eskaintza

2022ko maiatzaren 20ko Ebazpenaren bidez, onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen lanpostuak:

Lehena.–Onestea Larraungo Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, bertan jasota honako lanpostu hauek betetzea, eta kontuan hartuz abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea):

Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: administrari ofiziala. C maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Hizkuntza-eskakizuna: berariazko baldintza: euskararen ezagutza, EGA, C-1 edo ofizialki haren baliokide den titulazioari dagokion euskara maila eskatuko da. Osagarria: %14,20a.

Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: garbitzailea. E maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Hizkuntza-eskakizuna: ahozkoan B2 eta idatziazkoan A2, edo ofizialki baliokidea den titulazioari dagokion euskara maila eskatuko da.

Lanpostu guztiak beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Erabaki honen berri ematea lan publikoaren eskaintzako lanpostuetan egun diharduten lan-kontratudunei, behar diren ondorioetarako.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo;

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Mugiron, Larraunen, 2022ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Mikel Huarte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2207512