103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EUGI

2022rako lan publikoaren eskaintza

2022/0034 Ebazpenaren bidez, 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi da, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea). Hona hemen lanpostuak:

–Administrari laguntzailearen lanpostu 1, D mailakoa, lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialean.

–Zerbitzu anitzetako lanpostu 1, D maila, lan-kontratudun finkoa.

Lanpostuak beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

Hori guztia argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Eugin, 2022ko maiatzaren 20an.–Burua, Unai Seminario Gurbindo.

Iragarkiaren kodea: L2207519