103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Lan publikoaren eskaintza partziala, dagokiona abenduaren 28ko 20/2021 Legean aurreikusitako egonkortze-tasari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko)

Honen bidez aditzera ematen da onetsi dela Cintruenigoko Udalaren lan publikoaren eskaintza, alkatearen 2022ko maiatzaren 19ko 2022-0173 Ebazpenaren bidez, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legea (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan), honela:

1. Onestea lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legea (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen; aurreikusten da horiek denak beteko direla 2023-2024 aldian:

Udala

1.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bi (2). Lanpostua: administrari laguntzailea, A/37 eta A/38 lanpostuak plantilla organikoan. D maila. Lanpostuko osagarriak: lanpostua: %14,99 eta maila: %15. Lanaldia: osoa. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

2.–Izaera: aldizkako lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: musika irakaslea (pianoa eta gitarra elektrikoa). B maila. Lanaldia: partziala (%27,06). Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

3.–Izaera: aldizkako lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: musika irakaslea (akordeoia eta pianoa). B maila. Lanaldia: partziala (%31,25). Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

4.–Izaera: aldizkako lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: musika irakaslea (saxofoia). B maila. Lanaldia: partziala (%44,25). Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

5.–Izaera: aldizkako lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: musika irakaslea (oboea). B maila. Lanaldia: partziala (%7,28). Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

6.–Izaera: aldizkako lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: musika irakaslea (tronboia). B maila. Lanaldia: partziala (%18,75). Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

7.–Izaera: aldizkako lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). 2.–Lanpostua: musika irakaslea (tronpeta). Maila: B. Lanaldi partziala (%46,34). Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

8.–Izaera: aldizkako lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: musika irakaslea (gitarra). B maila. Lanaldia: partziala (%25). Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

9.–Izaera: aldizkako lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: musika irakaslea (pianoa). B maila. Lanaldia: partziala (%44,25). Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

10.–Izaera: aldizkako lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: musika irakaslea (biolina). B maila. Lanaldia: partziala (%20,81). Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

11.–Izaera: aldizkako lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: musika irakaslea (klarinetea). B maila. Lanaldia: partziala (%10,94). Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2.1 artikulua).

12.–Izaera: aldizkako lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: musika irakaslea (flauta). B maila. Lanaldia: partziala (%7,28). Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2.1 artikulua).

13.–Izaera: aldizkako lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: musika irakaslea (perkusioa). B maila. Lanaldia: partziala (%13,03). Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2.1 artikulua).

14.–Izaera: aldizkako lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: musika irakaslea (hastapenak). B maila. Lanaldia: partziala (%9,38). Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2.1 artikulua).

15.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: enpleguko teknikaria. B maila. Lanaldia: osoa. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

16.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: zazpi (7). Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua - brigada. Maila: D. Lanaldia: osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2.1 artikulua).

17.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua - brigada. Maila: D. Lanaldia: osoa. Sarbidea: (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

San Francisco de Asís Udal Patronatua erakunde autonomoa

1.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: gizarte-langilea. B maila (San Francisco de Asís Patronatuko hitzarmena). Osagarria: lanpostua: oinarrizko soldataren %6,10. Lanaldia: partziala (%50). Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

2.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: medikua. Maila: A (San Francisco de Asís Patronatuko hitzarmena). Lanaldia: partziala (%50). Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

3.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: terapeuta okupazionala. B maila (San Francisco de Asís Patronatuko hitzarmena). Osagarriak: lanpostukoa: oinarrizko soldataren %6,10. Lanaldia: osoa. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

4.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: aisialdiko monitorea. C maila (San Francisco de Asís Patronatuko hitzarmena). Lanaldia: partziala (%50). Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2.1 artikulua).

5.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: sukaldaria, R04 lanpostua plantilla organikoan. C maila (San Francisco de Asís Patronatuko hitzarmena). Lanaldia: osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2.1 artikulua).

6.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: gerokultorea, R31 lanpostua plantilla organikoan. C maila (San Francisco de Asís Patronatuko hitzarmena). Lanaldia: osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2.1 artikulua).

2. Agintzea ebazpen honen xedapen zatia argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aldez aurreko urrats gisa, gero behar diren deialdiak egiteko, hautapen prozesuak gauzatzeko, lanpostu horiek betetzearren.

3. Ebazpen hau behin betikoa da bide administratiboan; hortaz, honen kontra errekurtso hauetako bat jar daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Cintruenigon, 2022ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2207498