103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CABANILLAS

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren maiatzaren 20ko 109/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi dela Cabanillasko Udalaren 2022. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehena.–Onestea Cabanillasko Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek barne hartuta, eta kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea):

1. Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: liburuzaina. Lanpostuak plantillan duen zenbakia: 6. Maila: C. Lanaldia: partziala (%54,57). Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

2. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: administrari-ofiziala. Lanpostuak plantillan duen zenbakia: 3. Maila: C. Lanaldia: osoa. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

3. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: lantaldeko langilea. Lanpostuak plantillan duen zenbakia: 8. Maila: E. Lanaldia: osoa. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

4. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: ureztatzailea. Lanpostuak plantillan duen zenbakia: 11. Maila: E. Lanaldia: osoa. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

5. Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: ikastetxeko eskolazaina. Lanpostuak plantillan duen zenbakia: 12. Maila: E. Lanaldia: osoa. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

Lanpostuak beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintzak ukitutako lanpostuetan diharduten Cabanillasko Udaleko aldi baterako langileei.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Cabanillasen, 2022ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2207547