103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BAZTAN

Akats zuzenketa 2022rako lan publikoaren eskaintzan

Baztango Udaleko alkateak 2022ko maiatzaren 20an 75/2022 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Akatsa atzeman da Baztango Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza onartzen duen 70/2022 Alkatetzaren Ebazpenean (2022ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen maiatzaren 19an). Hona hemen zuzenketa:

–Honela dioen lekuan:

Funtzionario-izaera. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: pala gidaria (azpiegitura lanetarako teknikari laguntzailea). D maila. Hizkuntza Eskakizuna: euskara C1. Sartzeko sistema: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostuak betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Honako hau behar du:

Funtzionario-izaera. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: pala gidaria (azpiegitura lanetarako teknikari laguntzailea). D maila. Hizkuntza Eskakizuna: euskara ahozkoa C1, idatzita B2. Sartzeko sistema: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostuak betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Honela dioen lekuan:

Funtzionario-izaera. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea. D maila. Hizkuntza Eskakizuna: euskara C1. Sartzeko sistema: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostuak betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Honako hau behar du:

Funtzionario-izaera. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea. D maila. Hizkuntza Eskakizuna: euskara ahozkoa C1, idatzita B2. Sartzeko sistema: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostuak betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Honela dioen lekuan:

Funtzionario-izaera. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea. D maila. Hizkuntza Eskakizuna: euskara C1. Sarrera sistema: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Lanpostuak betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Honako hau behar du:

Funtzionario-izaera. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: zerbitzu anitzetako langilea. D maila. Hizkuntza Eskakizuna: euskara ahozkoa C1, idatzita B2. Sarrera sistema: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Lanpostuak betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Honela dioen lekuan:

Funtzionario-izaera. Plaza kopurua: 4. Lanpostua: etxeko laguntza zerbitzuko langilea. E maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara C1. Sarrera-sistema: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostuak betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Honako hau behar du:

Funtzionario-izaera. Plaza kopurua: 4. Lanpostua: etxeko laguntza zerbitzuko langilea. E maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskara ahozkoa C1, idatzita B2. Sarrera-sistema: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostuak betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

–Ebazpen hau Udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, denek jakin dezaten eta interesdunek egoki iritzitako errekurtsoak aurkez ditzaten.

–Ebazpen hau jakinaraztea lan-eskaintza publikoaren eraginpeko lanpostuak betetzen dituzten udaleko aldi baterako langileei.

–Ebazpen honen kontra honako helegite hauetako bat jartzen ahal da aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Baztanen, 2022ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2207552