103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez, aditzera ematen da: Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 19ko 588/2022 Ebazpenaren bidez, zeina eman baitzuen Barañaingo Udaleko alkate udalburuak, onetsi zen lan publikoaren eskaintza, Barañaingo Udalarena eta haren erakunde autonomoena, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legea (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

Ikusita zer lanpostu huts dauden Udalaren eta erakunde autonomoen plantilla organikoan, eta gertatzen direnez 20/2021 Legean enplegua egonkortzeko ezarritako inguruabarrak, eta sindikatuei komunikatuta 2022ko lan publikoaren eskaintza, baita ukitutako langileei ere, eta aipatutako legearen xedapenei jarraikiz,

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Onestea Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen 2022rako lan publikoaren eskaintza, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen, zehazturik:

1.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostua: gizarte-langilea, 10.4 zenbakia Barañaingo Udalaren plantilla organikoan. B maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

2.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostua: Enpresa Zientzietako diplomaduna, 3.3 zenbakia Barañaingo Udalaren plantilla organikoan. B maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

3.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostua: berdintasuneko teknikaria, 10.9 zenbakia Barañaingo Udalaren plantilla organikoan. B maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskarako B2 (nahitaezkoa). Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

4.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostua: etxezaina, 5.3 zenbakia Barañaingo Udalaren plantilla organikoan. D maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskarako B2 (nahitaezkoa). Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

5.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostua: igeltsero-ofiziala, 7.4 zenbakia Barañaingo Udalaren plantilla organikoan. Maila: hirigintzako ofiziala. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

6.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostua: kiroletako administrari-ofiziala, 9.4 zenbakia Barañaingo Udalaren plantilla organikoan. C maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

7.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostuen zenbakia: 8. Lanpostua: hezitzailea, zenbaki hauek dituzte Barañaingo Udaleko plantilla organikoan: 11.17; 11.15; 11.11; 11.16; 11.13; 11.10; 11.14 eta 11.18. C maila. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

8.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostuen zenbakia: 2. Lanpostua: hezitzailea, 11.12 eta 11.20 zenbakiak Barañaingo Udalaren plantilla organikoan. C maila. Hizkuntza-eskakizuna: euskarako C1 (nahitaezkoa). Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

9.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: administrari-ofiziala, 3.7 zenbakia Barañaingo Udalaren plantilla organikoan. Maila: administrari-ofiziala. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

10.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostua: laneko harremanetako diplomaduna, 2.3 zenbakia Barañaingo Udalaren plantilla organikoan. B maila. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

11.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostua: soldadore-ofiziala, 7.11 zenbakia Barañaingo Udalaren plantilla organikoan. D maila. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

12.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostuen zenbakia: 3. Lanpostua: peoia, 7.23; 7.24 eta 7.25 zenbakiak Barañaingo Udalaren plantilla organikoan. E maila. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

13.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostuen zenbakia: 2. Lanpostua: garbitzailea, 5.6 eta 5.7 zenbakiak Barañaingo Udalaren plantilla organikoan. D maila. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

14.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostua: gizarte-langilea, 10.3 zenbakia Barañaingo Udalaren plantilla organikoan. B maila. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

15.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostua: gizarte-langilea - monitorea, 10.6 zenbakia Barañaingo Udalaren plantilla organikoan. B maila. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

16.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostua: sistema informatikoetako ofiziala, 5.2 zenbakia Barañaingo Udalaren plantilla organikoan. C maila. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

17.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostua: enplegurako eta toki garapenerako agentea, 9.3 zenbakia Barañaingo Udalaren plantilla organikoan. B maila. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

18.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostua: Alkatetzako idazkaria, 1.2 zenbakia Barañaingo Udalaren plantilla organikoan. C maila. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

19.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 3. Lanpostua: mantentze-lanetako ofiziala, 2.2; 2.3 eta 2.4 zenbakiak Lagunak Udal Zerbitzuko plantilla organikoan. Maila: mantentze-lanetako ofiziala. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

20.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua: administrari-ofiziala, 1.4 zenbakia Lagunak Udal Zerbitzuko plantilla organikoan. Maila: administrari-ofiziala. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

21.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua: garbitzailea, 2.8 zenbakia Lagunak Udal Zerbitzuko plantilla organikoan. Maila: garbitzailea. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

22.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua: saxofoi irakaslea, 11.11 zenbakia Luis Morondo Udal Musika Eskolaren plantilla organikoan. Maila: irakaslea. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

23.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua: tronpa irakaslea, 11.13 zenbakia Luis Morondo Udal Musika Eskolaren plantilla organikoan. Maila: irakaslea. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

24.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua: txistu irakaslea, 11.15 zenbakia Luis Morondo Udal Musika Eskolaren plantilla organikoan. Maila: irakaslea. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

25.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua: biolin irakaslea, 11.17 zenbakia Luis Morondo Udal Musika Eskolaren plantilla organikoan. Maila: irakaslea. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza 2022rako, baita Barañaingo Udalaren iragarki-taulan ere, adierazita aipatutako lanpostuak 2022tik 2024ra bitarte beteko direla.

Barañainen, 2022ko maiatzaren 19an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2207493