103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARANO

Lan eskaintza publikoa 2022rako

Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 18ko Ebazpenaren bidez, Aranoko Udalaren 2022ko lan-eskaintza publikoa onartu zen, ondorengo moduan:

Lehenengoa.–Aranoko Udalaren 2022rako lan-eskaintza publikoa onartzea, ondoren zehazten diren lanposutak betetzeko, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoarekin bat:

1.–Lan-kontratu finkoa. Plaza kopurua: 1. Lanpostua: administrari laguntzailea. D maila. Hizkuntza eskakizuna: euskara EGA edo baliokidea. Sartzeko sistema: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Lanpostuak betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

Bigarrena.–Enplegu publikoaren eskaintza Aranoko Udaleko iragarki-oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, denek jakin dezaten eta interesdunek egoki iritzitako errekurtsoak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Ebazpen hau lan-eskaintza publikoak eragiten dien lanpostuak betetzen dituzten Aranoko Udaleko aldi baterako langileei jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, honako errekurtso hauetako bat jarri ahal izango da nahi izanez gero:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. edo;

c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Aranon, 2022ko maiatzaren 18an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2207324