103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALTSASU

ATABO ALTSASU S.L.
Lan publikoaren eskaintza 2022rako

Altsasuko Udalarena da osoki Atabo Altsasu SLren kapitala; bada, haren administrazio-kontseiluak, 2022ko maiatzaren 17an bildurik, onetsi du 2022ko lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legea (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen lanpostuak:

–Harrerailearen lanpostu bat, lan-kontratudun finkoa, lanaldi partzialean.

–Garbitzailearen bi lanpostu, lan-kontratudun finkoak, bat lanaldi osoan eta bestea lanaldi partzialean.

–5 monitore/sorosle, lan-kontratudun finkoak, lanaldi partzialean.

Altsasun, 2022ko maiatzaren 20an.–Burua, Idoya Ibáñez de Opacua Amillano.

Iragarkiaren kodea: L2207502