103. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

6/2022 EBAZPENA, maiatzaren 5ekoa, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita eman gabe gelditu dela Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuan aritzeko prestakuntza beka bat Informazio Zientzietan, Komunikazioan eta/edo antzeko titulazioetan gradua duten pertsonentzat, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 3E/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zena.

Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak otsailaren 16an emandako 3E/2022 Ebazpenaren bidez, prestakuntza beka baten deialdia egin zen Informazio Zientzietan, Komunikazioan eta/edo antzeko titulazioetan gradua duten pertsonentzat, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuan aritzeko.

Izangai bakarrak aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, egiaztatu da eskaera aurkezteko epea bukatzen zen egunean pertsona horrek ez zuela betetzen unibertsitate-titulu ofiziala izateko baldintza, deialdiaren 6. oinarrian eskatzen den bezala. Hori dela eta, Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuak proposatu du deialdiko beka eman gabe uztea.

Azaldutakoa kontuan harturik, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 266/2019 Foru Dekretuko 4. artikuluaren arabera.

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea eman gabe gelditu dela Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuan aritzeko prestakuntza beka bat Informazio Zientzietan, Komunikazioan eta/edo antzeko titulazioetan gradua duten pertsonentzat, Migrazio Politiketako zuzendari nagusiaren otsailaren 16ko 3E/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zena.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau igortzea Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzura, baita Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko maiatzaren 5ean.–Migrazio Politiketako zuzendari nagusia, Patricia Ruiz de Irizar.

Iragarkiaren kodea: F2206659