97. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Xehetasun-azterketa UE5 unitatean, Artatzako 9. poligonoko 730. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2021eko apirilaren 8ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat Artatzako Kontzejuko UE5 unitatean, “9. poligonoko 730. lurzatiko hiri-lurzoruko eremuan lerrokadurak aldatzeko”. Artatzako Kontzejuko buru Roberto Pérez Lópezek sustatu du xehetasun-azterketa, kontzejua ordezkatuz.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honen Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 14:30era.

Zudairin, 2021eko apirilaren 8an.–Alkate udalburua, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2106035