86. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Aldaketa puntuala, AR4 Plan Partzialaren AE-8 eremuko lurzatietan. Behin betiko onespena

Obanosko Udalak, 2021eko otsailaren 9an egin bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen. Hona hemen testu osoa:

1.–Behin betiko onestea “Aldaketa puntuala, AR-4 Plan Partzialaren AE-8 eremuko lurzatietan”. Haren xedea da baldintza egokiak ezartzea lurzati handiagoak eratu ahal izateko, bertako bi lurzati mugakide elkartuz, aldatu gabe Plan Partzialaren aprobetxamendu-parametroak. Javier Gorriz Morenok aurkeztu du, Pacitesa Restauración SL ordezkatuz.

2.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, erabakian bertan jasotako hirigintzako arauekin batera. Orobat, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolaketaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, baita behin betiko onetsitako plangintza-tresnaren ale baten kopia kautotua igorriko ere, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbidetuak), eta tramitatutako espediente osoaren kopia. Hori guztia aipatu onespenetik 10 eguneko epean, gehienez ere, haren gaineko kontrola egiteko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

3.–Ahalmena ematea Alkatetza-Udalburutzari, erabakia ahalik eta hobekien betearazteko beharrezkoak diren jarduketa guztiak egiteko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Obanosen, 2021eko martxoaren 11n.–Alkate udalburua, Arantxa Hernández Lacalle.

ERANSKINA

Plan partziala (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2104624