86. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ELORTZIBAR

Xehetasun-azterketa Zuluetako 6. poligonoko 394. lurzatian. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2021eko martxoaren 9an egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizi.–Behin betiko onestea Zuluetako 6. poligonoko 394. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Iñaki Iriarte Eletak eta Ainhoa León Uriok sustatua.

Bigarren.–Erabaki hau jakinaraztea interesdunei eta Iruñerriko Mankomunitateari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, erabakian bertan jasotako hirigintza arauekin batera. Halaber, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, eta behin betiko onetsitako plangintza-tresnaren ale baten kopia kautotua igorriko zaio, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbideturik), bai eta izapidetutako espediente osoaren kopia bat ere. Hori guztia eginen da 10 eguneko epean gehienez ere, aipatu onespenetik hasita, haren gaineko kontrola egin dadin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Hirugarren.–Alkate udalburuari ahalmena ematea beharrezkoak diren jarduketa guztiak egin ditzan, erabakia ahalik eta hobekien betearazteko.

Noain Elortzibarren, 2021eko martxoaren 17an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2104627